Danborrak gordetzeko unea iritsi da

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 21a

Azpeitiko armarria daraman bandera handia jaitsi dute udaletxeko balkoitik, eta azpeitiarrek agur esan diete sansebastianei. Sei dabor talde irten dira kalera gaurkoan, jaiak agurtzera: Sanjuandegi, Izarraitz Txoko, Zokoa, Basazabal, Ziripot eta Egizale-Landeta. Alde Zaharreko ibilbidea egin dute haiek, Olazko Andre Mariaren plazatik hasita, eta hamabiak aurretik bildu dira guztiak plazan. Atzo gauerdian hasitako festa, hogeita lau ordura amaitu da; eta datorren urtea iritsi bitartean, danborrak, upelak eta atabalak jasotzeko unea iritsi zaie Azpeitiko danborjoleei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide