Itzali dute Azkoitiko sutea

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 20a

http://youtu.be/lgRw3BLhtCI

Sutea Aizkoitiko Aizkibel kaleanIMG-20150120-WA0000 IMG-20150120-WA0001Sutea izan da Azkoitiko etxebizitza batean. 17:15ak aldera hasi da sua, eta 18:05erako kontrolpean hartu dute suhiltzaileek. Parrokia atzean izan da, Aizkibel kaleko bigarren zenbakian, Atraskua tabernatik Correosera artean. Ertzaintzaren arabera, bost solairu ditu etxeak eta laugarrengoan hasi da. Gizonezko bat  Zumarragago ospitalera eraman dute kea arnastuta. Udaltzainek azaldu dutenez, sutea izan den etxebizitzan pertsona bat zegoen une horretan, eta horrek bere kabuz lortu du etxebizitzatik irtetea. Anbulantzian artatu dute, eta ondoren ospitalera eraman. Etxebizitza hori eta ingurukoak hustu dituzte, segurtasunagatik. Suhiltzaileen hainbat ibilgailu izan dira bertan, dozena erdi inguru. Egurrezko estruktura du etxebizitzak eta kaltetuenak 3., 4. eta azken solairuak izan dira. Azkoitiko Udalak larrialdiko batzarrera deitu ditu bizilagunak eta kaltetuak gaur, 20:00etan, udaletxean. Sutea Azkoitian Sutea Azkoitian

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide