Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek otsailaren 16an, Txo, MikMak Txikia ikuskizunaren bi saio eskainiko dituzte Zumaiako Maria eta Jose antzokian, 15:30ean eta 17:30ean. Saio horietarako sarrerak ostiralean, urtarrilak 23an, 17:00etatik 18:30era salduko dituzte Alondegian. Eta urtarrilaren 26an, astelehenean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 18:30era (agortu arte). Haurren sarrerek 4 euroko prezioa dute, eta helduenek 6 eurokoa. Pertsona bakoitzak ezingo ditu 6 sarrera baino gehiago erosi.