Ikastaroei eta sormenari buruzko bilera berezia egingo dute Zarautzen hilaren 26an

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 20a

Urria erdialdean ekin zien Zarauzko Kultur Mahaiak bilerei, eta bertan azpibatzordeez gain beste bilgune batzuk sortzearen beharra ikusi zuten. Hala, hiru bilgune sortu zituzten: kultura azpiegiturak eta Modelo aretoaren etorkizuna; musika eskola eta musika eta ikastaroak eta sormena. Bilgune bakoitzaren inguruan bizpahiru bilera ere egitea adostu zuten. Zentzu horretan, datorren astelehenean egingo dute ikastaroei eta sormenari buruzko bilgunearen lehenbiziko bilera. Hausnarketarako hainbat gai daudela nabarmendu dute. Batetik, ikastaroak nork—Zarauzko Udaleko Kultura sailak, Hesolak, Artezaleak taldeak, etab.— antolatu behar dituen . Bestetik, Zarautzen zer-nolako ikastaroak antolatu beharko liratekeen. Halaber, sormenereako guneen inguruan ere hausnartu beharra dute. Zentzu horretan, "hausnarketa sakona eta eraginkorra behar" dela diote. Sormenerako guneak eta erakusketa aretoak, publikoak zein pribatuak, nola koordinatu ere eztabaidatuko dute. Baina, batez ere, kulturarekin eta sormenarekin lotutako ikastaroen eskaintza arautzea da "erronka". Eta baita kultur ikastaroak arautzea ere. Horretarako, urtero ikastaro eskaintza jasotzeko deialdia zabaltzea da asmoa, ondoren horiek antolatu, nork emango dituen eta lekuak zehazteko. Hori "ahalik eta modu antolatuenean eta adostuenean" egiteko, eragileekkin bilera berezia egingo dute datorren astelehenean, hilaren 26an. 18:00etan hasiko dute Etxezabalan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide