Orioko familia ugariek hobariak eskatzeko epea zabalik dute otsailaren 20ra bitartean

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 19a

Orioko familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergari dagozkion hobariak eskatzeko aukera izango dute otsailaren 20ra bitartean. Izaera urbanoko higiezin batentzat eska dezakete hobaria, higiezinaren balio katastrala gehienez 180.000 eurokoa bada. Hiru seme-alaba dituztenen %52,54ko hobaria izango dute; lau seme-alaba dituztenek %63koa eta bost seme-alaba edo gehiago dituztenentzat %73,50ekoa. Eskaera orriarekin batera familia ugarien txartela eta izaera urbanoko ondasun higiezinen azken ordainagiria ordaindu izana akreditatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide