[caption id="attachment_123157" align="aligncenter" width="300"]

Leire Etxeberria eta Jose Mendizabal trenean. (Egilea: Iban Narbaiza)[/caption]
Larunbat goizean izan zen inaugurazio ekitaldia eta Zestoako alkate Leire Etxeberria eta Turismo zinegotzi Jose Mendizabal izan ziren lehen bidaiariak. Inaugurazio ikusgarria izan zen; sortu berria den Iraetako Trena Bost Pulgada Elkarteko kideek ingurua egokitu zuten eta trenzalez ere jantzi ziren zenbait. Txartelak jasotzeko gune original bat ere prestatu zuten; bertan hartzen zituzten bidaiariek txartelak eta trenera igotzen zirenean pika bat pasatzen zen txartelak zulatzeko.
Iraetako trenez gain, Espainia eta Kataluniatik etorritako trenak ere izan ziren inaugurazio ekitaldian; denera 17 makina. Antolatzaileek azaldu dutenez, lurruna botatzen zuen lurrun makina izan zen atentzioa gehien eman zuena.