[caption id="attachment_123124" align="aligncenter" width="300"]

Urtetako sansebastianetan, hari-jasotze erakustaldia frontoian (Aritz Mutiozabal).[/caption]
Atzo, meza nagusiaren ondoren, hamaiketakoaz gozatu zuten auzoko elkartean, eta jarraian, herri kirol jaialdia izan zuten. Zarautz Kirol Elkarteko harri-jasotzaileek erakustaldia eskaini zuten frontoian, eguerdi partean. Bertan izan ziren, besteak beste, Jesus Mari Iruretagoiena
Izeta III.a, Hodei Iruretagoiena
Izeta IV.a, Xabat Olaizola eta Iñigo Eizagirre. Erakustaldiarekin batera auzoko ezkonduen eta neska-mutilen arteko desafioa jokatu zuten. Bihar, San Sebastian egunarekin bat, meza izango da 10:30ean eta ondoren hamaiketakoa.