Xakeko taldekako Gipuzkoako ligako bigarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, Azpeitian; eta emaitzen ondoren, lehen postuan dago Xaputarrak Azpeitiko xake elkartea. Larunbateko proban, Legazpiko Santikutz C taldearen aurka jokatu zuten azpeitiarrek, eta lau partidatik hiru irabazi zituzten. Honako jokalariek hartu zuten parte Xaputarrak-en taldean: Aitor Priyak, Aitor Elustondok, Juan Carlos Fernandezek eta Daniel Veselinovek. Legazpiarren kasuan, berriz, jokalari hauek jardun zuten: Asier Telleriak, Igor Santamariak, Unai Merinok eta Iñai Aranbarrik.
Beraz, zazpi punturekin doa sailkapeneko buruan Xaputarrak. Bigarren lekuan da Arrasate Arlutz D taldea, puntu bateko aldearekin; eta hirugarrengoan dago Elgoibarko taldea, bost punturekin. Hain zuzen, haien aurka izango dute Azpeitikoek hurrengo norgehiagoka.