Larunbatean ospatuko dute Sagardo Eguna Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 19a

Sagardo Egunaren aurkezpena

Ohiko osagaiekin antolatu dute aurten ere Zarauzko Sagardo Eguna. Edariaz gain, idi txuleta, txistulariak, bertsolariak eta omenaldi berezia izango dira larunbat honetan, Musika Plazan. Aurten Jose Luis Sanchez Sirvent Joe omenduko dute, izen bereko tabernako jabea. Urteetan zehar egindkao lan eskerga aitortuko diote festa giroan. Aurten ere, zortzi sagardogilek ekoitzitako edaria dastatu ahalko da: Aburuza (Aduna), Aginaga (Usurbil), Iparragirre (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Saizar (Usurbil), Satxota (Aia) eta Urdairarena (Usurbil), hain zuzen. Gesalaga enpresako idi txuleta lagunduko dute horiek. Bost euro ordainduz gero, pintxoa eta edalontzia eskuratu ahalko dira, nahi adina sagardo dastatzeko. Sagardotegiko menua bazkaltzeko aukera izango da larunbatean herriko hainbat tabernatan.  Itxas-Lur, Kirkilla, Txiki Polit, Kulixka, Santa Barbara, Lagunak eta Argoin Txiki jatetxeetan. Bakailao tortilla, bakailao frijitua eta saiheskia ala txuleta aukeran edukiko dute horiek. 24 euro kostako da lehenbiziko menua, eta 30 euro, bigarrengoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide