Bihar Mitxelena eta Zelai Ondoko bizilagunekin bilduko dira Zarauzko EH Bilduko ordezkariak

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 19a

Zarauzko EH Bilduk aurrera darrai Puntuz Puntu prozesuarekin. Horren helburua herritarrekin herri programa osatzea da, eta horretarako hainbat bilera egiten ari da, batzuk sektorialak eta besteak auzoetan. Datozen egunetarako ere hainbat hitzordu finkatu dute. Bihar, esaterako, Mitxelena eta Zelai Ondoko bizilagunekin elkartuko dira Zarauzko EH Bilduko ordezkariak. Auzoko elkartean izango da bilera, 19:00etan. Ostegunean, berriz, hezkuntzari buruzko bilera sektoriala egingo dute, Gaztelekuan 17:00etan. Datorren asteartean, hilaren 27an, Azken Portuko auzokideekin elkartuko dira, Aritzbatalde enparantzan, epaitegiaren ondoan, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide