Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Azkoitian, beste 44 lagunekin batera, Espainiako estatura droga sartzea egotzita. Koffer deituriko operazioan, 47 pertsona atxilotu dituzte guztira, ustez 1.600 kilo haxix, 20,5 kilo speed, 10 kilo heroina eta 2,1 kilo heroina saltzeko asmoa zutela-eta. Poliziaren arabera, taldea oso antolatuta zegoen, eta kide bakoitzak lan jakinak egiten zituen droga estatura sartzeko eta hura saltzeko. Uste dutenez, Herbehereetatik, Marokotik eta Kolonbiatik sartzen zuten droga Espainiako estatura.
Guztira, 30 pertsona atxilotu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; Azkoitian, Bilbon eta Gasteizen, hain zuzen. Beste 17 kideak Nafarroan eta Euskal Herritik kanpo atzeman dituzte. Drogaz gain, luxuzko autoak eta 110.700 euro aurkitu ditu Poliziak.