[caption id="attachment_122971" align="alignleft" width="300"]

Abokatuen atxiloketak salatzeko manifestazioa Zarautzen (Aritz Mutiozabal)[/caption]
Abokatuen aurkako –horien artean, Ainhoa Bagletto zarauztarra– polizia operazioa salatzeko hainbat mobilizazio egin dituzte astean zehar Zarautzen, eta atzokoan ere kalera irten ziren herritarrak.
Espetxe politika kriminalari stop. Presoak etxera lelopean egin zuten manifestazioa herrigunean, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta. Gaur arratsalderako, berriz, deialdi orokorra dago deitua Donostiarako, gehiengo sindikalak eta eragile politiko nahiz sozial ugariren eskutik.
Giza eskubideak, bakea eta konponbidea aldarri izanik, 17:00etan abiatuko da manifestazioa Antiguako tuneletik.
http://youtu.be/EyqDUXKVG0k