Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko umeek eta gaztetxoek hasiera eman diete herriko danborradei. 15:30ak inguruan hasi dira eskoletako haurrak danborra jotzen, eta gogoz jardun dute ordubetez. Behin txikienen festa amaituta, astelehenean ospatuko dute azpeitiarrek San Sebastian bezpera, helduen danborradarekin; eta arteartean, gazteen danborradarekin, San Sebastian eguna.