Getariako EAJk kiroldegi atarian haurrentzat aisialdi gune estalia egiteko eskatu du

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko urtarrilaren 16a

Sahatsaga Kiroldegia Getariako EAJren iritziz gaur egun herrian ez dago estalitako aisialdi eta jolasetarako gune egokirik euria egiten duenerako. "Getariak gaztetxoek babestuta eta eremu lehor batean jolastu dezaten toki bat behar du" azaldu du  Uxoa Larrañaga EAJ udal taldeko zinegotzi eta alkategaiak. Egun euria egiten duenean Berdura Plazan biltzen dira haur eta gurasoak, baina "txikiegia geratzen" dela uste du Larrañagak. EAJk 2014ko udal aurrekontuaren eztabaidan proposatu zuen 441.000 euroko superabitaren zati bat parke estalia egiteko erabiltzea, baina ekimena ez zen aurrera atera. 2015ean Getariako EAJk berriz eskatuko dio Bilduri aurrekontuetan gune hori estaltzeko partida bat aurrikusteko. "Toki egokia da; alde batetik, inguruan egin diren hiritartze lanen ondorioz dagoen bizitzagatik. Eta bestetik, irisgarritasunari dagokionean eskilara mekanikoen bidez Cristobal Balentziaga Museoaren albotik bertara modu egokian iritsi daitekelako". Horretaz gain, EAJ ahalik eta azkarren  aurrekontuen zirriborroa aurkezteko eskatu dio alkateari, "getariarren ordezkari garenok ere ditugun proposamen eta ekarpenak egin ahal izateko".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide