Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko ikastetxeetako haurrak ere entseguak egiten ari dira, astearteko egunari begira. San Sebastian egunean irtengo dira gaztetxoak kalera, eguerdi aldean. Hori dela eta, arratsaldero biltzen dira Izarraitz Pilotalekuan, 16:00etatik aurrera, abestiak gogoratzeko eta pausoak fintzeko. 12:30ean hasiko da haurren desfilea, eta honako taldeek hartuko dute parte: Gastadoreek, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Iraurgi Ikastetxeak, Juan Antxieta Musika Eskolak eta Itsasi dantza taldeak.