[caption id="attachment_122801" align="aligncenter" width="300"]

Dolores Redondo, liburua eskuetan duela. Berria.eus[/caption]
Gabonetako oporraldiaren ondoren, datorren asteazkenean ekingo diete literatur solasaldiei Sanz Enean. Irakurzaletasuna bultzatu, ongi pasatu eta irakurzaleen jarrera kritikoa garatze aldera egiten dituzte saio horiek. Ikasturte garaian antolatu ohi dituzte, hilean behin, euskaraz zein gaztelaniaz. Hilaren 28an egingo dute urteko lehenbizikoa. Dolores Redondoren Zaindari ikusezina izango dute hizpide parte-hartzaileek. Saio hori, euskaraz izango da, 18:30etik aurrera Sanz Eneako sotoan.
Interesa dutenek, solasaldiaren aurretik irakurtzeko, liburua maileguan hartu ahalko dute liburutegian bertan, eta baita egilearen eta liburuaren inguruko informazio dossierra ere.
Otsailaren 12an, berriz, Richard Yatesen Las hermanas Grimes lana aztertuko dute.