Danborrak kaleratzeko prest

Nerea Uranga 2015eko urtarrilaren 15a

IMG_0099Sei taldek hartuko dute parte aurtengo San Sebastian bezperako danborradan. Aurten, gainera, bi talde 50. urtez aterako dira. Gure Ametsa eta Egizale-Landeta elkarteetako taldeak 1966an gehitu ziren festara. Bi taldeen aurreneko urte hartan bost taldek osatzen zuten Azpeitiko helduen danborrada; eta, gaur egun herriko plaza bete da, 26 talde. Ia mila lagun bilduko dira astelehenean, urtarrilaren 19ko gauerdian. Herriko bandera igotzeko orduan, 50 urte betetzen dituzten bi taldeetako ordezkariek oroigarri bana jasoko dute udaletxean, udalak emanda. Gainera, Gure Ametsa taldeko Manuel Altuna Kanpaxa-k ere 50 urte beteko ditu aurten zuzendari.

Berrikuntzarekin

Aurten, pieza berri bat ere joko dute helduen danborradan: Gure Esku Dago, izen bereko erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduaren kantua, hain zuzen. Azpeitiko Musika Bandako zuzendari Unai Frantzesenak moldatu du danborradarako. Talde denak herriko plazan bilduta direnean joko dute pieza, urteroko gainontzekoekin batera. IMG_0106Datorren asteartean, San Sebastian Egunez, berriz, haurrak izango dira        festako protagonista. Orduan, herriko ikastetxeetako taldeak, Itsasi eta   Juan Antxieta Musika Eskolako taldea aterako dira danborradan. Aurten, karrozaren gaia Azpeitiko Udal Liburutegiaren 50. urteurrena izango da, eta Goreti eta Leire Iriartek diseinatu dute. Izan ere, horiek aurkeztu zuten lanak irabazi du karrozaren diseinu lehiaketa. San Sebastian Egunez, banderaren jaitsieran, berriz, helduen danborradako sei taldek hartuko dute parte aurten ere: Sanjuandegi, Izarraitz Txoko, Zokoa, Basazabal, Ziripot eta Egizale-Landeta. Baina, aurten, Sanjuandegitik irten beharrean, Bustinzuriko Errebaletik eta Olazko Andremariaren Plazatxotik irtengo dute taldeek. Azken bi-hiru urteetan atera da danborrada Sanjuandegitik, baina helduen danborradako batzordeak irteera lehen bezala jartzea erabaki du.

Egitaraua

Urtarrilak 18, igandea: 12:00- 13:30. Sokamutur txikia. Gero plazan, zezen txikiak eta poniak. Arno ganadutegia. Zezen Beltz taldeak antolatuta. 16:30- 20:00. Sokamuturra. Bergarako Zezenak ganadutegiarekin. Urtarrilak 19, astelehena: 22:15. Helduen danborradaren irteera. Hurrenez hurren, honela aterako dira taldeak: Oñatzbideko gastadoreak, Ardozaleak, Mendizaleak, Barratsu, Zezenzaleak, Barrenetxea, Oilo Soro, Irrintzi, Txalintxo, Arauntza, Sanjuandegi, Izarraitz Txoko, Zokoa, Basazabal, Ziripot, Landeta-Egizale, Alkartasuna, Ollagorra, Loiola Bide Zahar, Zulozabal, Loiolatxo, Itsasi, Harkaitza, Euskal Preso eta Iheslariak Etxera, Arrantzaleak eta Gure Ametsa. 00:00. Banderaren igoera, talde denak plazan direla. Urtarrilak 20, asteartea: 09:00. Izarraitz txistulari taldekoen eta Musika Bandaren kalejira Ardozaleak eta Gure Ametsa danbor taldeekin. 10:15. Udalbatza parrokira joango da. 10:30. Prozesioa. 10:45. Meza nagusia, parrokian. 12:00- 12:30. Sokamuturra, plazan. Arno ganadutegia. 12:30. Haurren danborrada, karrozarekin. Taldeak: Gastadoreak, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai, Azpeitiko Ikastola Ikasberri, Iraurgi Ikastetxea, Juan Antxieta Musika Eskola eta Itsasi dantza taldea. 16:00. Haur parkea, Olazko Andremariaren plazan. 16:30- 20:00. Sokamuturra egingo dute. Arno ganadutegiko zezenak. 00:00. Bandera jaitsiera, helduen danborradako Sanjuandegi, Izarraitz Txoko, Zokoa, Basazabal, Ziripot eta Landeta Egizale taldeekin.

IMG_0107

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide