Zuhaitz bat eta teila batzuk bota ditu haizeteak Zarautzen

Onintza Lete Arrieta 2015eko urtarrilaren 15a

Abisu horia ezarrita dute datozen orduetarako haizeagatik eta olatu handiengatik, eta Zarautzen, esaterako, eragin ditu kalte txiki batzuk. Lizardi Institutuaren aurrean, Araba kalean, zuhaitz bat kaltetu du haizeak, eta bota egin beharko dute. Beste zuhaitz baten sustraiak ere kaltetuta daude, eta horregatik Araba kalearen zati hori  itxi egin dute. Inguruko etxebizitza eraikin bateko teila batzuk ere bota ditu haizeak. Zorionez, ez da inor zauritu ez kasu batean, ez bestean. Hainbat edukiontzi ere bota ditu haizeak. Udaleko brigadakoak lanean ari dira, eta kaltetu den zuhaitza bota egingo dutela adierazi dute. Momentuz kalte gehiago ez dagoela esan diote HITZAri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide