Xeye garaikurrekin itzuli da Donostiako krosetik

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 15a

Joan zen igandean Donostiako 60. Nazioarteko Krosa jokatu zen, eta Azkoitiko eta Azpeitiko Xeye atletismo taldeak «maila bikaina» erakutsi zuen, beste behin hainbat garaikurrekin itzuli baitziren etxera. Alebinetan Ainara Tena hirugarren sailkatu zen, eta jubeniletan Jone Zabaletak lehen postua eskuratu zuen. Junior mailan, berriz, Ainhoa Konde podiumera igo zen, hirugarren sailkatu ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide