Ekainaren 13an jokatuko dute Zarauzko Triatloia

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 15a

0d25a2ad-e06f-4862-84a4-5651b6a318b3 Sasoian.info

BH Zarauzko Triatloia ekaineko bigarren larunbatean izango da, hogeita bederatzigarren aldiz. Urtero bezala, distantzia honetako espezialista onenak ariko dira nor baino nor, baina absentzia nabarmenekin. Izan ere, azken urteetako txapeldun Catriona Morrisonek eta Maider Gaztañagak triatloia uztea erabaki dute. Aurten lehiakide berriek izango dute txapela janzteko aukera.

Zirkuituari dagokionez, korrikaldiko ohiko ibilbidea berreskuratuko dute aurten, berriro Zarauzko biotopoa zeharkatuz. Iazko neguko itsasaldiek sortutako txikizioengatik, antolakuntzak hirugarren ataleko ibilbidea erabat aldatu behar izan zuen. Beraz, aurtengo probak bere zeharkaldi ezagunenetakoa izango du. Gainera, zurezko pasealeku berriak zoru trinkoagoa du, korrika egiteko askoz ere erosoagoa.

Iazko salbuespenaren ondoren, izen ematea betiko sistemari jarraiki egingo da. Honenbestez, iazko lehiaketan 10 lehenen artean helmugaratu ziren emakumeek eta gizonezkoek dortsala ziurtatuta izango dute, eta gainerako triatletek Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunean eman ahal izango dute izena. Izen ematea epeari eta prozesuari buruzko xehetasun guztiak aurki emango dituzte jakitera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide