Seme-alaben heziketa jorratuko dute Zumaian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2015eko urtarrilaren 15a

Zumaiako Guraso Eskolak ikastaroak antolatu ditu gurasoentzat, eta urtarrilaren 23ra bitartean eman dezakete izena ikastetxeetan. 6-12 urte bitarteko haurren gurasoek landuko dituzte, besteak beste, familia eta heziketa ereduak, nola hezi autoestimua eta garapen egokia izateko, hezkuntza koherentzia eta berdinen arteko erlazioak. Saioak otsailaren 5ean, 12an, 19an eta 26an eta martxoaren 5ean eta 12an izango dira, 15:00etatik 17:00etara. 12-18 urte bitarteko gaztetxoen gurasoak ere egun horietan elkartuko dira, 19:00etatik 21:00etara. Autoritatea eta heziketa ereduak, nerabezaroa, familiaren jarrera drogen aurrean, bizitza ereduak eta arrisku jarrerak eta gatazken analisia eta negoziazioa landuko dituzte, besteak beste. 20 euro kostako da ikastaroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide