Ana Bastidak irabazi du Gaztetxeak, Gazte Informazio Bulegoak eta XJ Auzolanean taldeak antolatutako Kooperatuz egitasmoko kartel lehiaketa. Beraz, 80 euroko txartela irabazi du Bastidak, herriko dendetan gastatzeko. Behin kartela hautatuta, urtarrilaren azken astean hasiko dira egitasmoaren baitan antolatutako ekintzekin. Urtarriletik aurrera, hileko azken asteartean hitzaldi edo ekitaldiren bat antolatuko dute eragileek.
Lehen hitzordua
Maite Kanpos azpeitiarrak eskainiko du lehen hitzaldia, hilaren 27an, 19:00etatik aurrera, Sindikatu Zaharrean. Bertan, Lankidetza programaren bitartez, Perun izan zuen esperientziaren berri emango du Kanposek. Bide batez, hizlariak azalduko du nola eman daitekeen izena Euskadiko Gazteak Lankidetzan egitasmoan.