Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Lasaoko zirkulazio istripuaren eraginez

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 14a

[caption id="attachment_122571" align="aligncenter" width="300"]istripua Lasaon (VOSTEuskadiren argazkia)[/caption] Azpeitia eta Zestoa arteko GI-631 errepidean, Gaztainzabal baserritik gertu dagoen bihurgunean, zirkulazio istripu bat gertatu da hiru autoren artean 15:15ak inguruan. Pertsona bat auto barruan ezin irtenda gelditu da, eta suhiltzaileek atera dute bertatik. Ertzaintzak HITZAri azaldu dioenez, bi pertsona zauritu dira: bat Zumarragara eraman dute; eta bestea, berriz, Donostiara, medikuntzako tresnez hornitutako anbulantzia batean. Une honetan, zirkulazio motela da gunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide