Lan-jardunaldia egin zuen Azpeitiko EAJ-k joan den larunbatean, hogeita hamar azpeitiarren laguntzarekin. Bilera horretan saiatu ziren Aitor Gorrotxategiren programako "ildo estrategikoak eta lehentasunak" zehazten. Hori dela eta, Gorrotxategi zerrendaburuak esan zuen "suspertze ekonomikoa" erakundeen eta eragileen "lan bateratutik" sortuko dela. Beraz, "proiektu partekatuaren" aldeko konpromisoa eskatu zuen jeltzaleak. "Gure iritzia da turismoarekin zerikusia duten jarduerak gero eta protagonistagoak izan behar dutela", nabarmendu zuen.
Horrez gain, Gorrotxategik esan zuen Azpeitia "herri erakargarria dela", eta beharrezkoa dela "proiektu berrietan inbertitzeko erakargarritasuna" berreskuratzea. Beraz, gaur egun, hutsik daude lantokiak "kudeaketa-planekin" eskaintzea iradoki zuen.
Beste aztergaiak
Ekonomia eta lanpostuez gain, gizarte zerbitzuez, komunikabideez, gaur eguneko ekipamenduez edota herritarren beharrez eta erronkez hitz egin zuten EAJko bileran. Besteak beste, EAJko bozeramaileak gogorarazi du parte hartu zutenentzat garrantzitsua dela ospakizunak "berreskuratzea", eta ez erabiltzea aldarrikapen politikoetarako elementu moduan.
Gorrotxategiren arabera, bildutako puntuekin zerrenda bat osatuko du honako puntuekin: ardatz ekonomikoa, gizarte arloko ardatza eta udalaren kudeaketarekin zerikusia duena.