http://youtu.be/z_862KNBaFI
Sasoian.info. Zarauzko enpresa da abendutik Donostiako eskubaloi taldeko babesle berria. Harrezkero, eta denboraldi bukaera bitartean, Gesalagako logoa daramate elastikoaren ezkerreko maukan EHF, kopa eta ligako partidetan. Hori horrela, gaur eguerdian Bera Berako entrenatzaileek eta hainbat jokalarik –horien artean, Zarauzko bizilagun Matxalen Ziarsolok eta Maialen Mujika zarauztarrak– Gesalagak Abendaño industrialdean duen egoitza bisitatu dute, enpresako arduradun Jose Luis Gesalagaren eskutik. Honek Bera Berako elastiko jaso du Ziarsoloren eskutik.