[caption id="attachment_75376" align="alignleft" width="300"]

Eneko Ibarguren 'Kurku', artxibiko irudi batean (Hitza)[/caption]
Eneko Ibarguren azpeitiarrak dagoeneko deklaratu du Guardia Zibilaren aurrean. Hark azaldu duenez, Herrira-ko abokatuekin lotuta dago beraien akusazioa. Hiru galdera egin dizkiote azpeitiarrari guardia zibilek: "Herrira taldekoak al zarete?", "Noiztik zarete talde horretakoak?", "Zer ardura zenituzten Herrira-n?". Ibargurenek ez die erantzun galderei, haren hitzetan, epaileen aurrean deklaratzea soilik baitagokie akusatuei.
Azpeitiko akusatuaren ustez, galderek eta akusazioak ez dute «zerikusirik» elkarrekin. Izan ere, "langileen aurkako delitua" leporatu zieten haiei, baina galderak ez zeukaten zerikusirik "alderdi ekonomikoekin".
Bestalde, honakoa nabarmendu du akusatuak: "Egozten digutenaren aurkakoa egin dugu guk. Guk presoen eta indefentsio egoeran daudenen eskubideak babestu ditugu. Gaurko akusazioak erakusten egoeraren zentzugabekeria".
2013an Herrira-ren aurko sarekadan akusatutakoei deitu diete
Nagore Garcia zumaiarrak eta Eneko Ibarguren azpeitiarrak arratsaldean deklaratu dute 2013ko Herrira-ren aurkako sarekadan auzipetutako beste pertsona batzuekin batera, langileen aurkako delitua leporatu dietelako. Intxaurrondoko Guardia Zibilaren koarteletik pasatu beharko dute biek; 17:00etan, Ibargurenek, eta 17:30ean, Garciak.
Garciaren zein Ibargurenen abokatuak aste honetan atxilotu dituzte, Herrira-ren kontrako auzian lan egiteagatik. Hori dela-eta, Ibargurenek HITZAri jakinarazi dioenez, Garciak zein berak dagoeneko aurkitu dute arratsaldean deklaratzera joan ahal izateko abokatua.
[caption id="attachment_75836" align="alignleft" width="300"]

Nagore Garcia[/caption]