[caption id="attachment_122484" align="aligncenter" width="300"]

Juan Rekarte eta Aitor Olea Orioko parrokiako organoan. (Egilea: Aiora Larrañaga)[/caption]
Larunbateko saioan organo kontzertu didaktikoa eskainiko du Aitor Olea organo-jotzaileak Orioko Bariko San Nikolas parrokian.
Bachorama edo fugaren artea du izena emanaldiak eta Johann Sebastian Bach konposatzailearen hiru obra joko ditu eta obra horien buruzko azalpen historikoak eta teknikoak emango ditu. AusArt Record diskoetxeko Juan Rekarte aiarrak antolatu du kontzertua.
Aitor Olea durangarrak Baionan, Bilbon eta Gasteizen egin ditu piano eta organo ikasketak. Europan zehar kontzertuak eskaini ditu eta hiru disko grabatu ditu AusArt Record diskoetxearekin. Egun, Bergarako Pedro Deunaren Elizako organo-jotzaile titularra da.