Zarauzko Udaleko Emakumeen Kontseiluak babesa agertu dio Ainhoa Bagliettori

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 14a

Zarauzko Udaleko Emakumeen Kontseiluak babes eta maitasuna agertu  dizkio astelehen goizean guardia zibilak atxiklotu zuen Ainhoa Baglietto  zarauztarrari.  Era berean,  zarauztar guztiei adierazi die herriko emakume bati jazartzen zaizkion bakoitzean, eurak ere jazartuak sentitzen direla, "are gehiago emakume hori bere lanbide jardueraren zioz gure artetik bortxaz aldenduarazten badute."

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide