Eliza ebangelaria ireki dute Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 14a

Eliza evangelikoa Eliza ebangelaria ireki dute Azpeitian, otoitz-gune izan dadin. Gainera, herriko protestanteentzat ez ezik, inguruko udalerrietako herritarrentzat ere erreferentzia izan nahi dute bertako arduradunek. Jaime Ardiaca elizako koordinatzaileak azaldu duenez, Roger Grande izango da bertako apaiza, eta igandeetan, asteazkenetan eta ostiraletan egingo dituzte otoitzak. Eliza kiroldegi aurrean dago, Artzubia etorbideko 51 zenbakian. Honakoak dira bileren orduak:
  • Igandeetan: 11:15ean.
  • Asteazkenetan: 20:00etan.
  • Ostiraletan: etxez etxeko bilerak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide