[caption id="attachment_122404" align="aligncenter" width="300"]

Gaur iluntzean Sortuk deituta Getarian egin duten protestako irudi bat[/caption]
Sortuk deituta, "70 lagunetik gora" elkartu dira gaur iluntzean Getarian, azken egunetako gertaerak salatzeko: atzoko atxiloketak, eta gaur Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia, alegia,
Kepa Pikabeari zigor murrizketa ukatzea erabakitzea.
Atzo Guardia Zibilak 16 lagun atxilotu zituen Euskal Herriko hainbat txokotan, 12 abokatu eta Herrira elkarteko lau kide. Tartean da Ainhoa Baglietto abokatu zarauztarra.
SortuGetaria