Salgai daude Getariko San Anton Bertso Jaialdiko sarrerak

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 13a

San Anton Bertso Jaialdia egingo dute ostiralean, urtarrilaren 16an, 22:00etan Cristobal Balentziaga Museoan. Aitor Mendiluzek, Amets Arzallusek, Maialen Lujanbiok, Uxue Alberdik eta Beñat Gaztelumendik parte hartuko dute. Sarrerak salgai daude 8 eurotan udaletxean eta turismo bulegoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide