Azken egunotan Euskal Herriak eta euskal herritarrek pairatutako erasoak salatu dituzte gaur, asteartean, Azpeitiko plazan. Sortuk antolatutako elkarretaratzea hastear zela adierazi dute Espainiako estatuak eginiko "eraso zaparrada" salatzea duela xede mobilizazioak. Beraz, honakoak salatu ditzute: Guardia Zibilak atxilotutako abokatuak, Hasier Arraiz Sortuko bozeramailearen esanak fiskalarengana eraman izana eta presoek Frantzian betetako kondena urteak deusteztatzea. Sortuko kideek herritarrak animatu dituzte "datozen mobilizazioetan" parte hartzera, eta jakinarazi dute autobusa antolatuko dutela larunbatean Donostian egingo den manifestaziora joateko. Horrenbestez, autobuseko txartelak Orkatzen jarriko dituztela azaldu dute ordezkariek.