Ostiraletik aurrera Sebastian Deunaren jaiak ospatuko dituzte Zarauzko Urtetan

Nerea Uranga 2015eko urtarrilaren 13a

Bertso afariarekin hasiko dituzte ostiralean Sebastian Deunaren jaiak Zarauzko Urteta auzoan. Urtetako Neska-mutil Ardoak antolatu dute jaietarako egitaraua urtarrilaren 25a artekoa da, sei egunetakoa. EGITARAUA: - Urtarrilak 16, ostirala 21:00. Bertso afaria, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak eta Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariak. Ondoren, erromeria, Arkaitz Allur eta Maddalen Arzallus trikitilariekin. - Urtarrilak 17, larunbata 23:00. Erromeria, Kupela taldearekin. - Urtarrilak 18, igandea 10:30. Meza. Segidan, herri kirolak: Izeta IV.a, Eizagirre, Urra eta Xabat harri-jasotzaileak. Auzoko ezkonduen eta neska-mutilen arteko sokatira desafioa. Goiz osoan zehar, Aratz eta Eneritz trikitilariak. 18:30. Erromeria, Elustondo anai-arrebekin. - Urtarrilak 20, asteartea. Sebastian Deunaren Eguna. 10:30. Meza. 11:00. Hamaiketakoa auzo elkartean. Onintza DJak jarritako euskal musikarekin. - Urtarrilak 24, larunbata 16:00. Urtetako XV. Mus Txapelketa Azkarra, Urtetako Eliz Mendi elkartean. Bikoteko 20 euro ordaindu behar da parte hartzeko. Sariak: txapeldunek, bildutako diruaren %30a; bigarrenek, %20a; hirugarrenek %10a; eta, laugarrenek %5a. - Urtarrilak 25, igandea 10:30. Meza. 11:00. Hamaiketakoa auzo elkartean. Ondoren, idi proba, Izeta eta Olidenen idi parearen artean. Gero, Neska-mutil Ardokoek auzoko adinekoei omenaldi bazkaria eskainiko die.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide