Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Pablo VI.a eta Garate Anaia auzoen arteko igogailua arteko"nahita" izorratu dutela salatu du Azpeitiko Udalak. Urtarrilaren 4an azaldu zen igogailua izorratuta. Udalak ekintza salatu egin du, eta herritarrei gogorarazi die igogailu publikoak "ondo zaintzea" ezinbestekoa dela: "Herritar ugarik erabiltzen dituzte, eta igogailua izorratzeak arazo larriak sortzen dizkie inguruko bizilagunei. Guztionak dira, eta denon lana da, publikoa, ondo zaintzea". Honelako ekintzek, "denontzako gastua eta egokia den zerbitzua izorratzea" besterik ez dakartela esan du udalak.