Inolako mugarik gabe, edonork har dezake parte inauteritako kartel lehiaketan. Bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahalko ditu. Lanek originalak izan beharko dute; egileak berak sortuak eta inoiz argitaratu gabeak. Ordenagailuz eginak egon beharko dute, eta erreprodukzio zailtasunik ez ematea kontuan hartuko da. jpeg formatua izan beharko dute, 72 ppp-ko bereizmena, 3.508 pixeleko zabalera eta 4.961 pixeleko altuera.
Diseinuak posta elektronikoz bidali beharko dira
kultura@zarautz.org helbidera, urtarrilaren 30era bitartean. Artxiboari gezurrezko izena jarri behar zaio, egilea ez identifikatzeko moduan, eta izen berbereko karpeta bat gehitu. Bertan zehaztu beharko dira egilearen datuak: izena eta bi abizenak, jaiotze data, helbidea, telefonoa, posta elektronikoaren helbidea eta nortasun agiria, bere bi aldeak eskaneatuta. Egilearen datuak dituen karpeta ez dute irekiko, epaimahaiak irabazlea aukeratu arte. Horrek epaimahaikideen inpartzialtasuna bermatuko du. Ondokoek osatuko dute epaimahaia: Zarauzko Udaleko Kultura saileko, Euskalduna tabernako—horren botoa bezeroen arteko kotoak ordezkatu ahal izango du—, Artezaleak taldeko eta Argazkilzaleen elkarteko ordezkari banak.
Bi sari
Bi sari emango dituzte: epaimahaiaren saria (300 euro) eta publikoaren saria (150 euro). Aurkeztutako diseinuen artean epaimahaiak 15 aukeratuko ditu, eta ondoren, horien artean irabazlea hautatu. Urtarrilaren 30ean emango dute jakitera irabazlearen izena. Ondoren,
Kultura departamentuaren web orrian eta facebook-en zintzilikatuko dituzte epaimahaiak aurrez aukeratutako 15 lanak, eta herritarrek aukeratu ahalko dute horien artean gehien gustatzen zaiena. Hilaren 30etik otsailaren 8ra egin ahalko da bozketa.
Sari banaketa otsailaren 9tik 15erako astean izango da.
Lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa bat antolatuko dute Euskalduna tabernan.