Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maxixatzen Euskaldunon Elkartea herri komunikabide berri bat martxan jartzekotan da, eta besteak beste aldizkaria berreskuratu eta atari digitala indartuko du. Horretarako, bi lanpostu sortuko ditu, eta elkartearen irudi korporatiboa sortzeko logo lehiaketa antolatu dute. Deialdiak irekita daude, eta curriculumak eta logoak aurkezteko epea hilaren 31n amaituko da.
Logo lehiaketari dagokionez, irudiaren gaia edo diseinua eta teknika librea izango da, eta 300 euroko saria jasoko du irabazleak. Lanak Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Kultur Etxea 4. Solairua, 20720 Azkoitia helbidera bidali behar dira.
Lanpostu bat kazetariari dagokiona da, eta bestea komertzial eta kudeatzaileari dagokiona. Bi kasuetan maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera bidali behar dira curriculumak. Lehiaketaren oinarriak eta lanpostuen baldintzak www.maxixatzen.eus atarian ikus daitezke.