Aizpurutxon auto istripua izan da eta pertsona bat zauritu da

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 12a

Azkoitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidean auto istripua izan da, Aizpurutxo auzoan. SOS Deiaken arabera bi autok elkar jo dute. Ondorioz, pertsona bat zauritu da eta Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide