[caption id="attachment_122186" align="aligncenter" width="300"]

Sirha Azoka[/caption]
Urtarrilaren 24tik eta 28ra Lyonen (Frantzia) elikagaien sektoreko Sirha Azoka egingo dute eta Urola Kostako Udal Elkarteak uste du gourmet produktuak ekoizten dituzten eskualdeko enpresentzat bertan parte hartzea interesgarria izan daitekeela.
Azokan parte hartu nahi duen enpresa bakoitzari lanerako agenda prestatuko dio udal elkarteko talde teknikoak, enpresa bakoitzaren interes eta jardueraren araberakoa. Modu horretan, eskualdeko enpresek alde batetik, beren lehiakideek eta bezero europarrek zer egiten duten bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Bestetik, banaketa kanal desberdinak identifikatu eta Frantziako merkatuan saltzeko bidea ezagutu ahal izango dute.
Urola Kostako Udal Elkartearen esanetan Sirha Azoka erreferentea da mundu mailan okintza, gozogintza, landutako elikadura produktu freskoak, izoztuak eta kontserbak ekoiztzen dituztenentzat eta gourmet produktuak, alkoholik gabeko eta alkoholdun edariak eta sukaldaritza eta ostalaritza makineria saltzen dituzten enpresentzat.
Bidaiaren iraupena bi egunekoa izango da eta bidaiaren eta egonaldiaren gastuak enpresa bakoitzak ordaindu beharko ditu. Hala ere, nahi izanez gero Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko ditu bidaiaren logistika eta egonaldia ere.
Bihar amaituko da ekimenean izena emateko aukera; horretarako 943-890808 telefono zenbakira hots egin eta Aintzane Ruesgasgatik galdetu beharko dute