Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berdintasun Planaren barruan hil honetarako hainbat ekintza antolatu ditu Saiaz udal elkarteak. Ekintzak Errezilen izango dira, baina Beizamako bizilagunek ere parte hartzeko aukera izango dute. Urtarrilaren 15ean, ostegunean, zaintzaile aritzen direnentzako dantza ikastaroa antolatu du, 15:00etan, Errezilgo Auzo Etxean (lehen mediku etxea). Urtarrilaren 28rako, berriz, kafe tertulia antolatu dute, 15:00etan, Borondegin.