Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mikel Etxeberria eta Duke txakurra azken metroetan nagusitu zaizkie Jose Felipe Larrazabal eta haren txakur Gringori. Gizonezkoen lasterketako hirugarren postua Pedro Etxeberriak eta Yukon txakurrak lortu dute. Emakumezkoen artean, Sonia Albarezek eta Destro txakurrak alde handiz irabazi dute, bigarren izan diren Aida Maria Males eta haren txakurrari hiru minutu eta erditik gora ateraz. Hemen dauzkazue kronika, sailkapenak eta argazki bilduma.
Mikel Etxeberria eta Duke txakurra azken metroetan nagusitu zaizkie Jose Felipe Larrazabal eta haren txakur Gringori. Gizonezkoen lasterketako hirugarren postua Pedro Etxeberriak eta Yukon txakurrak lortu dute. Emakumezkoen artean, Sonia Albarezek eta Destro txakurrak alde handiz irabazi dute, bigarren izan diren Aida Maria Males eta haren txakurrari hiru minutu eta erditik gora ateraz. Hemen dauzkazue kronika, sailkapenak eta argazki bilduma. Txakur kroseko sailkapenak Guztira 71 izan dira gaur goizean Zumaiako Txakur Krosean parte hartu duten korrikalariak. Azken egunotan apenas egin du euririk eta ibilbidea nahikoa ondo zegoen, baina bart gaueko zaparradak nahikoa izan dira korrikalariek ibilbidea osatu ahala lokatza sortzeko. Arriskurik handiena San Lorenteko jaitsieran izan da, eta bat baino gehiago joan da lurrera, lasterketako irabazlea tartean. Lasterketa hasieratik Mikel eta Pedro Etxeberria anaiek hartu dute lasterketa burua. Jose Felipe Larrazabalek arazoren bat izan du txakurrarekin, eta segundo gutxi batzuk galduta iritsi da San Lorenteko gainera, hirugarren postuan. Ezkarazto mendiari eman beharreko bi itzulietan Larrazabalek eta Gringo txakurrak lortu dute pixkanaka lasterketaren burura gerturatzea eta, San Lorentetik Kantera baserrirako jaitsieran bat egitea lortu du. Kantera parera Pedro Etxeberria iritsi da buruan, baina Mikel anaiak eta Jose Felipe Larrazabalek atzean utzi dute azken kilometroan. Helmugara iritsi aurreko zuzengunean aurrea ere hartu [...]