Irudietan: Euskadiko eta Txileko selekzioen arteko partida, Zarautzen

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2015eko urtarrilaren 10a

IMG_3088

Partida ikusgarria bezain parekatua jokatu zuten larunbatean Euskadiko eta Txileko eskubaloi selekzioek Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. 50 urte bete ditu Zarauzko Eskubaloiak, eta lagunarteko partida mende erdiko ibilbidea ospatzeko antolatu zuten, beste hainbaten artean. Lehenbiziko zatian Euskadi aurretik bazioan ere, azkenean 31na berdindu zuten. Aste honetatik aurrera Qatarren jokatuko den Munduko Txapelketako prestaketa gisa jokatu zuen Txilek Euskadiren aurkako norgehiagoka. Jendetza gerturatu da kiroldegiko pistara partida bertatik bertara jarraitzera.

Partidako ekitaldian izan ziren Jon Redondo Jaurlaritzako Kirol zuzendaria eta Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide