Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txotx denboraldia ireki dute gaur, ostirala, Azpeitiko Añota sagardotegian. Bixente Artola masajista arduratu da sagardo berriari lehen tragoa emateaz, eta jende ilarak jarraitu dio hari. Sagardotegian izan dira giroa berotzen, ohi bezala, Xebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Iñaki Murua bertsolariak. Honakoa esan diete han bildu direnei: "Gozatu neurririk gabe, baina neurrian edanda". Horrenbestez, gaurko hasierarekin, irekita gelditu da Añotako denboraldi berria.