[caption id="attachment_121960" align="alignleft" width="300"]

Kike Amonarriz Orion haur eskolakoekin hizketan (Argazkia: Orio Produkzioak)[/caption]
ETB1 kateko
Tribuaren Berbak saioetako bat egin dute kostaldeko euskarari eta euskalgintzari buruz. Tartean, Zarautzen eta Orion izan da Kike Amonarriz saioko aurkezlea.
Zarautzen besteak beste Putzuzulo gaztetxean izan da, eta Orion Jabi Zabaleta Euskara teknikariarekin hitz egin du.
Bideoak ikusgai daude ETBren webgunean.
Bestetik, igande honetan, urtarrilak 11, Errezil eta bere herritarrak izango dira ETB1eko protagonistak, Herri txiki, infernu handi saioan.