Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko udal liburutegiak urte oparoa izan du 2014an. Izan ere, erabiltzaileek, bazkideek eta maileguek, hirurek, gorantz egin dute azken urtean. 2013an baino 6.007 erabiltzaile gehiago izan ditu zerbitzuak; eta maileguak, berriz, 3.619 gehiago izan dira. Bazkideei dagokienez, 2014an 378 bazkide berri izan ditu liburutegiak.