Azpeitiko Sortuk herritarrei dei egin die biharko eta astearteko mobilizazioetan parte hartzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 9a

Azpeitiko Sortuk azpeitiarrei dei egin die bihar, larunbatean, Bilbon egingo den Now Euskal Herrira! manifestaziora joan daitezen eta asteartean, hilaren 13an, plazan izango den elkarretaratzean parte hartu dezaten. Astearteko ekitaldia 19:00etan izango da, Espainiako Auzitegi Gorenak 56 presoren zigorraren luzapen eskaeraz erabakiren bat hartuko baitu. Sorturen arabera, ondorio "oso larriak" izan ditzakeen erabaki politikoa du abianputu elkarretaratzeak. Horrez gain, gogorarazi dute datorren astelehenean, hilaren 12an, hasiko dela Espainiako Auzitegi Nazionalean 35 lagun epaituko dituen prozesua. Gori guztia dela eta, adierazi dute "ezinbestekoa" dela bide guztiak "aktibatzea".  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide