Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Kultur Mahaiko urteko batzarra egingo dute bihar 400 bazkide inguruk eta 22 kultur-taldek. Baigera I lokalean da hitzordua, eta 10:30ean hasiko da bilera. Kultur Mahaiak urtean zehar egindakoa errepasatuko dute, eta aurreikuspenak egingo dituzte 2015ari begira. Kultur Mahaiak azaldu duenez, urte "emankorra" izan da 2014a; besteak beste, Soreasuren kudeaketa hartu du bere gain, Olentzeroren etorrera prestatu dute edo mutxikoak antolatu eta haiei jarraipena eman diete urtean zehar. Hori dela eta, hemendik aurrera, kultur mugimendua "denen artean" bideratzea dute xede "orain artean bezala".