Bainuetxeetako opor programan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 9a

Inmerso gizartze laguntzen eta adinekoen institutuak izen-emate epea zabaldu du 2015eko bainuetxeetako opor programan izena emateko. Hori dela eta, otsaila eta abuztua bitartean bainuetxeetara joan nahi dutenek urtarrilaren 16rako eman beharko dute izena. Ondoren, hutsik gelditzen diren tokiak bete daitezen, maiatzaren 18a bitartean egongo da irekita zerrenda. Bestalde, hurrengo txandan, iraila eta abendua bitartean, zerbitzua probestu nahi dutenek maiatzaren 18rako eman beharko dute izena, eta urriaren 30ean izango dute horretarako azken eguna. Izena eman ahal izateko edo informazioa jasotzeko, www.imserso.es webgunera sartu edo Udaleko Gizarte zerbitzuetako bulegora joan behar dute herritarrek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide