Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Jose Luis Lopez de Lacalle talde sozialistak elkartasuna adierazi die Charlie Hebdo astekariaren aurkako atentatuko biktimen senitarteko zein gertukoei. "Hemendik gure babes eta elkartasun guztia. Askatasunaren aurkako eraso hori erabat kondenatu eta gaitzesten dugu, hori delako elkarbizitzarako eta integraziorako lehenbiziko bermea".
Prentsa eta adierazpen askatasuna sistema demokratikoen oinarriak direla nabarmendu du: "Fanatikoek soilik hiltzen dituzte kazetariak. Sozialistok ziur gaude askatasuna, eta batez ere , adierazpen askatasuna ez direla negoziagarriak. Askatasun, berdintasun eta anaitasun printzipioak erasotuak izan dira aldizkariko margolari, zuzendari eta langileen bitartez, eta baita polizien bitartez ere. Printzipio horiek ere beti izan dira geureak". Une zail hauetan frantziarren alboan daudela gaineratu dute: "Guztiok gara Charlie Hebdo".