Umeen elikadurari buruz hitzaldia eskainiko dute Azpeitiko Iraurgi Ikastetxean

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 9a

Umeen elikadurari eta ohitura onei buruz hitzaldia eskainiko dute datorren astelehenean, hilaren 12an, 18:00etan, Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko haur eskolan, lehengo Milagrosa Ikastetxean. Laura Gonzalez Euskal Gastronomiako nutrizionistak egingo du aurkezpena, eta entzuleek aukera izango dute galderak egin eta bizipenak partekatzeko. Hitzaldia irekia izango da, beraz, herritar guztiak joan daitezke hara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide