Elkarretaratzea egingo dute asteartean Zarautzen, espetxe politika salatzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko urtarrilaren 9a

Asteartean, urtarrilaren 13an Espainiako Auzitegi Gorenak bilera egingo du 56 euskal preso politikoren zigorra luzapenaren inguruan erabakitzeko. Europatik datorren araua urrala ala ez erabaki beharko du osoko bilkurak. Hori dela eta, mobilizazioak egingo dituzte. Larunbatean Sare ekimenak dituta Bilbon manifestazioa izango da. Horrez gain, beste hainbat herritan ere elkartuko dira espetxe politika salatzeko. Zarautzen asteartean egingo dute elkarretaratzea udaletxe atarian, Espetxe politika kriminalari STOP. Presoak etxera lelopean. 19:00etan hasiko dute. Sortuk deitu du elkarretaratzea. Abenduaren 16an zen Auzitegi Gorena erabakia hartzekoa. Urtarrilera arte atzeratu zuten, ordea. "Asteartean erabakiko du ea ingeniaritza juridikoa erabiltzen duten presoei bidegabeki zigorra luzatzeko ala ez". Sortuk nabarmendu du PPren gobernuak espetxe politika "kriminalari" eutsi nahi diola, "espetxe politika delako PPren tresna nagusia Euskal Herriak konponbidearen bidean aurrera egin ez dezan". Zentzu horretan, euskal preso politikoen borroka indartzera deitu du Sortuk, "espetxe politika kriminalari aurre egitea, bakearen eta konponbidearen alde jardutea delako eta noski, bake agertoki bat ezingo delako finkatu preso bakar bat espetxean dagoen bitartean". Horretarako, indar eta bide guztiak aktibatu behar direla dio, "eta nola ez, aktibazio eta mobilizazio soziala biderkatu". Astearteko elkarretaratzeak dira horren adibide.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide